LUTXANA ARRAUN ELKARTEAREN HISTORIA

20.hamarkadaren hasieran Lutxana batel modalitatean parte hartzen hasten da. Hamarkada honetan zehar hainbat garaipen eskuratzea lortzen du. Bilboko errekan antolatutako hainbat lehiaketetan. 1928an, “Lutxanatarra izenarekin, “Copa de la Diputación de Bizkaia” txapelketan parte hartzen du. Portugaleten ospatutako estropada hau bi jardunaldietan burutu zen. Azken sailkapenean bigarren postua lortu zuen, Zierbenaren atzetik, baina bigarren jardunaldian garaile izanik.

1930an erandioztarrez osatutako untzi batekin, “Portugaleteko Copa de la Diputación de Bizkaia” izeneko estropada irabaztea lortzen du, nahiz eta oraindik C.R. Lutxana ezizena ez izan.

 

1930an, kirol Elkartea ofizialki sortu eta hurrengo urteetan hainbat gertaera garrantzitsu ematen dira:

 

 1931, 1932 eta 1933an Portugaleten ospatutako “Copa de la Diputación de Bizkaia” txapelketan parte hartzen du. 1931an bi traineruekin egiten dute izen ematea: “AURORA” eta “BOREAL”. Aurorarekin bigarren postua lortu zuten. Estropada honetan Boreal traineruak “Sociedad Club Cobre de Elorrieta”ren baitan parte hartu zuen, izan ere elkarte berdinaren izenean ezin zuten traineru batek baino gehiagok parte hartu.

 

1933an LUTXANA Kontxako ikurrinarako sailkatzea lortu zuen, lehen eta azken sailkapena alegia.

 

Gerra Zibiletik aurrera LUTXANA elkarteak ez zuen bere parte hartzeetan jarraikortasunik izan, aipatu presentzia noizean behin ematen zelarik. Ondoren, aldiro bada ere, bere parte hartzeak 1968, 1972, 1979, 1980, 1983 eta 1984 urteetara mugatzen dira. Garai gorabeheratsu honen ondoren eta gaur egun arte LUTXANAk parte hartze etengabea izatea lortzen du.

 

 

Gainontzeko modalitateei dagokienean, batel eta traineru txikiak 1945an gaineratu ziren. Batela Erandioko Axpe untziolan eraiki zen. Ordutik gaur egun arte aipatutako modalitateek jarraikortasuna izan dute. 1980an AITZBURUA Arraun Elkartea sortzen da. Ondoren, azken elkarte hau C.R. Lutxana elkartearen baitan integratzen da, bigarren talde gisa funtzionatzen duelarik.

 

 

1986tik aurrera kirol elkarteak udal jabetza diren instalakuntza berriez gozatzeko aukera du, besteak beste untzi biltegia, fofoa eta gimnasioa dituelarik.

 

 

Horrela, 1988tik aurrera Lutaxanak Erandioko Ikurrina antolatzen du, 2016an XXIX,edizioa ospatzen delarik.

 

1996an Lutxana eta Bermeok bertako herrikideez osatutako traineru bakarra aurkezten dute, “Ederra” izenekoa alegia. Aldiz,  traineru txiki eta batel modalitatean bereziturik aurkezten dira.