Nortzuk Gara

Lutxanan kokatu eta arraunean jarduten duen kirol Elkartea gara (Erandio, Bizkaia)

Gure xedea arraunaren irakaskuntza nahiz praktikaren sustapenean oinarritzen da, kirol, kultura nahiz aisialdi ekintzak garatuz.

 

1987ko martxoak 30tik, kirol elkartea EAEko Kirol Erakundeen erregistroan izena emana dauka, CD0001048 identifikazio zenbakiarekin.

 

 

 

Historia

 

XX.menderaen hasieran, lehenbiziko estropadak sortzearekin batera, Lutxanak ere lehen agerraldia egin zuen, bertako untziolan eginiko untziarekin eta bertako arraunlariekin parte hartuz.

 

Lutxana Arraun Elkartea legez 1930an sortu zen. Printzipioz ‘Club deRemo Sociedad Deportiva Bilbao’ izena hartu zuen eta ondoren, zehazki 1983an, “Club de Remo de Luchana”. Elkartea sortu aurretik, herriko hainbat arraunlarik eurek sortutako materialarekin eginiko untziekin, estropada ez ofizialetan parte hartzen zuten. Elkartearen jardunean ezagutzen den geldiune bakarra Espainiak Gerra Zibilean zehar izan zen.  

Elkarte honek, ia 89 urte dituena, denborarekin gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren jarduerak antolatzen ditu, adibidez, Erandioko ikurrina, aurten XXXI.edizioa bete duena,

 

Kirol Elkartea bere denbora modu boluntarioan eskaintzen duten pertsonek kudeatzen dute, hots, kirol honetan eta elkartean sinisten dugun pertsonok.

 

 

 

 

1930-2020

90º ANIVERSARIO